Getxoko Udalak Rajoyren murrizketak ontzat ematen ditu eta udal langileak mobilizaziotan dabiltza
Uztailean Raxoy dekretuz onartutako dekretuak aplikatzen aurrenetariko udala izan da Getxokoa. Hasiera batean, neurri horien inguruan berba egiteko borondatea erakutsi bazuen ere, ez da inolako negoziaziorik izan. Udala, ustezko negoziazio mahaiak sortzen hasi da, gerora murrizketak unilateralki aplikatzeko. Horren adibide, aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileei baja-osagarriak ordaintzeko legeak jasotakoak baino zailtasun gehiago eskatzea dioen erabakia. Langileen ordezkariek hasieratik eskatu diota Udalari, eduki guztiak mahai gainean jarri eta negoziaziatzeko mahai bakarra eratu zezala, baina ez du halakorik egin. Egoera horren aurrean, langileek mobilizatzea erabaki dute, eta udaletxearen eta erakunde autonomoen aurrean egunero biltzen dira. Horrez gain, maskaran erabiltzen eta murrizketen kontrako mezuak dituzten pegatinak gainean daramatzatela joaten dira lanera.
Ez da aurreneko aldia erakunde honetako langileak murrizketen aurrean kexu agertzen direna. Duela urte bi, urria eta abendua bitartean mobilizatzen ibili ostean, greba mugagabea deitzera ere iritsi ziren. 2010a ezkero %22ko erosahalmena gutxitu diete eta Raxoiren esanak betez gero eroshalmena beste %13 murrizteaz gain, udal lanpostuen %10a arriskuan legoke, lan jarduna asteko 35 ordutik 37 eta erdira pasatzearen ondorioz.