IRAKASLEAK: LAN OSASUNA

ELAren lanak emaitzak eman ditu Laudio Goikoan

2026/09/28
ELAren lanak emaitzak eman ditu Laudio Goikoan

ELAren LANAK EMAITZAK EMAN DITU LAUDIO GOIKOAN

ELAk egindako lanketa eta presioari esker, ikastetxeko hainbat arazo konpondu dira eta hobekuntzak gauzatu dira


Azken hilabeteetan ELAk Laudio Goikoa eraikinaren egoeraren inguruan egindako salaketek, eskaerek eta jarraipenak emaitzak eman dituzte. Udaran honetan zehar Hezkuntza Sailak eraikinaren segurtasun- eta erabilera-baldintzak hobetzeko hainbat jarduketa egin ditu: uraren kalitatearen arazoa konpondu dute, komunak erabilgarri daude berriro eta barandak eta beste segurtasun-elementu batzuk berritu egin dituzte. ELAk positiboki baloratzen ditu egindako hobekuntza horiek.

Emaitza horiek ez dira berez etorri; izan ere, ELAk behin eta berriz eskatu du langileen eta ikasleen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea eta eraikinak dituen gabeziei irtenbide zehatzak ematea. Aurretik ere, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-plangintza, beharrezko txosten teknikoak eta aurreikusitako jarduketen kronograma eskatu genizkion Hezkuntza Sailari. Emandako urratsak garrantzitsuak dira, baina oraindik badira egiteke dauden jarduketak. Gainerako lanak datozen hilabeteetan egitea aurreikusi du Hezkuntza Sailak. Horren harira, ELAk Hezkuntza Sailari egutegi zehatza eskatu dio, egiteke dauden jarduketa guztiak noiz gauzatuko diren argi gera dadin. Era berean, burututako lanen eta burutzeke daudenen berri idatziz eta publikoki ematea eskatu dugu, hartutako konpromisoen jarraipena egin ahal izateko.

Orain arte lortutakoak erakusten du langileen antolakuntzak eta ELAren ekintza sindikalak emaitzak ematen dituztela. Eta, esan bezala, aurrera eramandako hobekuntzak positiboki baloratzen ditugu, baina oraindik badago zer eginik. Laudio Goikoan langileek eta ikasleek baldintza seguru, duin eta egokietan egoteko eskubidea dute. Horregatik, ELAk egiteke dauden hobekuntza guztiak gauzatu arte lanean, jarraipena egiten eta beharrezko neurriak exijitzen jarraituko du.

 

Euskal Herrian, 2026ko irailaren 28an