GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

EAJ ordezkatzen duen batzarkide taldea ez da egongo 17ko bileran

EAJ ordezkatzen duen batzarkide taldea ez da egongo 17ko bileran
Greba mugagabean dauden zentroek 100 egun beteko dituzte datorren astean. Patronalen proposamen eta negoziazio ezaren aurrean ekimen politikoa eskatuko dute grebalariek.

Datorren otsailaren 17an ELAk CRLra deituta ditu gipuzkoako batzarkide taldeak hitzarmenaren negoziazio mahaian dauden beste sindikatuekin batera. Euzko Abertzaleak taldeak -EAJ ordezkatzen duenak- beharrik ez dagoela argudiatuta ez dela etorriko erantzun du.

Greba mugagabean dauden zentroetako grebalariek 100 greba egun beteko dituzte datorren astean eta patronalen proposamen eta negoziazio ezaren aurrean, ekimen politikoa aktibatzea urjentea dela uste dugu. Hau horrela, ELAk ez du ontzat ematen EAJko batzarkideek emandako erantzuna eta inplikazio eza. Grebalariekiko eta egoiliarrekiko errespetu gutxi adierazten du.

Gogoratu behar da sektorean beste hiru greba aurreikusita daudela, M17ko greba orokorraz gain: Otsailak 26, 27 eta martxoaren 18. Iazko urtarrilean osatu zen mahai negoziatzailea baina patronalek ez dute proposamenik ekarri eta mahaiko data berririk gabe blokeatuta dago. Langileek %100eko lan kontratuak eta urtan 10.000 eurotik gorakoa den soldata arrakala ezabatzea eskatzen dute besteak beste.