ELAk enpresa publikoetako langileei %5 itzultzea eskatu du
Eusko Jaurlaritzaren murrizketa horri EAEko herri-langileek mobilizazioez erantzun zioten, eta mobilizazio horien artean greba-egun bat egin zen euskal sektore publiko osoan.
Konstituzio Auzitegiak deusez deklaratu zuen Aurrekontuen Legearen 23.9 artikulua, 2015eko uztailaren 31ko Epaiaren bidez. Epai horren arabera 8/2010 Errege Lege Dekretuak murrizketatik kanpo utzi zuen langile-talde hori, baina Patxi Lopezen gobernuak bere kabuz EAEko enpresa publikoetara luzatu zuen murrizketaren eragina, salbuetsita egon arren.
Epaia argitaratu ondoren, Urkulluren gobernuak ez du ezer egin; hori dela-eta, eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari berehala zuzentzeko, legez kontrako prozedura hori, alegia, EAEko enpresa publiko guztietako langileei soldataren %5 murriztearena, eta baita milaka herri-langileri egindako diru-kaltea konpentsatzeko ere.