Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean prekarietatea salatu du ELAk
2016/04/28
Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta ELAk ekitaldiak egin ditu Iruñean eta Bilbon. Lehen hitzordua apirilaren atzo izan zen Iruñean. Bigarrena, berriz, gaur goizean izan da Bilbon. ELAren aburuz gero eta handiagoa den prekarietateak gure osasunean eta segurtasunean eragin handia du.
ELAk azaldu duenez ezbeharren egiturazko arrazoiak lan merkatuaren gero eta prekarietate handiagoa eta enpleguaren kalitate txarra dira. Izan ere, hona hemen sufritzen dugun gizarte arazo horren arrazoi nagusiak: azpikontratazioaren maila izugarri altuak, lan-erritmo itogarriak, lanaldi partzialak gora egin izana (eta horren ondorioz, gero eta jende gehiago behartua dago lan bat baino gehiago egitera hilabete bukaerara iristeko), eta prestakuntzarik eza.
Bestalde, lan segurtasun eta osasun alorrean aurrera egiteko tresnarik eraginkorrena negoziazio kolektiboa dela azpimarratu du ELAk eta “eguneroko ekintza sindikalean lan osasunari toki handiagoa ematea” eskatu du.