Zaintza esparrua

Zaintza esparruko 500 langile baino gehiago bilduko ditu ELAk Gasteizen urriaren 8an

2025/10/06
Zaintza esparruko 500 langile baino gehiago bilduko ditu ELAk Gasteizen urriaren 8an
Urriaren 8an zaintza profesionalizatutako ELAko langileak batuko dira Gasteizen sindikatuak ‘Euskal Zaintza Sistema baten bidean, publikazioa!’ lelopean antolatu duen mobilizazio egunean. Ekitaldian ELAk zaintza esparruko zerbitzuen publifikazioa eskatuko du. Bertan, bestak beste, erresidentzietako, eguneko zentroetako, etxez etxeko zerbitzuetako, esku-hartze sozialeko edo aniztasun funtzionaleko langileak bilduko dira, besteak beste.

ELAk urteak daramatza sektore horretako lan baldintzak hobetzeko lanean. Horren lekuko da honako datua: 25.000 langilek parte hartu dute azken 20 urteetan egindako 5.000 greba egunetan. Horri esker lanaldia murriztu eta soldatak hobetu ahal izan dira. Hala ere, prekarizatutako sektorea izaten jarraitzen du, eta borroka sindikala ezinbestekoa da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako erresidentzietako greba sektorialak dira horren adibide.

ELAk urriaren 8ko mobilizazioa baliatuko du bestelako zaintza eredu baten alde egin eta langileen borroka aitortzeko.