Gipuzkoako paper-fabriketako asanbleetan langileek grebaren aldeko bozketa argia egin dute

2015/11/25
Gipuzkoako paper-fabriketako asanbleetan langileek grebaren aldeko bozketa argia egin dute
Azken egunotan asanbleak izan dira Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmenak eragindako enpresa guztietan. Batzarretan ELAk, CCOOk, UGTk eta LABek egindako proposamena azaldu da, sektorean greba egitea azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean. Langileek erantzun oso argia eman dute: %70etik gora agertu dira 6 eguneko greba eginez ADEGIri presioa eragiteko jarreraren alde.

Erreibindikazioak honakoak dira:

  • Soldata igoera duina, KPIarekin lotua, enpresak dituzten etekin bikainen araberakoak.

  • Erreforma laboralak enpresetatik kanpo uztea, lan-baldintzak blindatzeko hainbat klausula ezarriaz:

    • hitzarmenari buruzkoak

    • NON-STOP itunei buruzkoak

    • mutualitateen erreformari buruzkoak

Espero dugu plantillek adierazi duten jarrera irmoak ADEGIren posizio mugigaitza aldatuko duela. Bihar, osteguna, arratsaldeko hirurak eta erdietan Donostiako LHK/PRECOren egoitzan Negoziazio-Mahaiaren bilera izango da; langileek protesta agerraldi bat egingo dute orduan.