Muñoz: “Grebak erakutsi digu langileria bizirik eta borrokarako prest dagoela”
2012/04/02
ELAko idazkari nagusiak martxoaren 29ko grebak izan duen erabateko erantzuna azpimarratu du, eta alderdi politikoei gizartearen nahia kontutan hartzeko eskatu die. Bere esanetan, premiazko egoera honetan bide berriak urratu behar dira eta, ez Rajoyek eta eskuinak diotena.
Muñozen iritziz, enplegua, elkartasuna, soldatak eta lan baldintzen defentsa lehentasuna izango beharko lukete premiazko egoera honetan. Hori horrela ez denez, sindikatuek mobilizazioekin jarraitu eta, bide batez, enpresetan sindikalizazioa bultzatu beharko dutela nabarmentzen du. ELAko idazkari nagusiak sindikatuen eta gizarte mugimenduen arteko elkarlana ere goraipatu du.
Bestalde, Dario Ansel irakasle italiarrak “ELA bigarren errepublikan” izenburua daraman liburua aurkeztu du gaur Bilbon. Dani Gomezek, Manu Robles-Arangiz Fundazioko zuzendariak, orduko ELAk gaurko sindikalismoaren oinarriak finkatu zituela adierazi du.