AVANZA (PESA)

Urtarrilerako deitutako azken greba egunak ere ia erabateko jarraipena izan du

Urtarrilerako deitutako azken greba egunak ere ia erabateko jarraipena izan du
Avanza (PESA) enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako autobus geltokian, enpresa batzordeak (6 ELA, 6 UGT, 1 LAB eta 1 Aurrera) urtarrilean deitutako hiru greba egunetako azkenekoan. Aurreko greba egunetan bezala, urtarrilaren 18an eta 19an, grebak ia % 100eko jarraipena izan du grebarako eskubidea izan dutenen artean. Enpresaren azken proposamena atzera bota zuten langileen % 60k, eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki zuten. Dagoeneko 13 egun daramatzate greban, lan baldintzak hobetzeko. Urtarrilaren 23an enpresa batzordea berriro bilduko da hurrengo mobilizazioen berri emateko.

Hauek dira langileen aldarrikapen nagusiak:

  • Urteko lanaldia eta eguneko lana murriztuko dituen lanaldia.

  • Lan-denbora osoa zenbatzea, zenbatu gabeko lanaldirik egon gabe.

  • Behin-behineko lana erregularizatzea

  • Autobus-flota hobetzea.