LASARTE-ORIAKO UDAL LANGILEAK
Laugarren astez jarraian mobilizatu dira lan baldintza duinen alde
2026/06/24 Gizalan Oria-Goierri
ELAk salatu du akordioak ez betetzeak eta negoziazio faltak udal zerbitzuen kalitatean eragin zuzena dutela, eta udal gobernuari irtenbidea bilatzeko borondate politikoa eskatu dio.
Langileen arabera, udal barruko arazoek eta lan karga handiek zuzenean eragiten diete herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuei, izapideetan atzerapenak, telefono deien erantzun eza, hitzorduak lortzeko itxaron zerrenda luzeagoak eta matxuren konponketetan atzerapenak eraginez. ELAk salatu du onartutako akordioak ez direla bete, langileen aldarrikapenei entzungor egin zaiela eta ez dela benetako negoziaziorik izan. Hori dela eta, udal gobernuari egoerari irtenbidea emateko borondate politikoa erakusteko eskatu dio, eta ohartarazi du jarrera aldaketarik ezean mobilizazioekin jarraituko dutela.