Elkartasun sindikala Polonian bidegabeki atxilotu dagoen Pablo Gonzalez kazetariari

2022/09/07
ELAk Pablo González euskal kazetaria aska dezatela eskatu du, hainbat sindikatuk adostutako idatzi batean. Pablo Gonzalez euskal kazetaria otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian. Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorioei buruz aritzeko bertan zen jardunean, eta Errusiako inteligentzia militarrarentzat jarduerak egitea egotzi zioten.

Abuztuaren 23an, Rzeszówko Apelazio Auzitegiak atzera bota zuen Pablo Gonzalezen atxiloketa beste hiru hilabetez luzatzeko erabakiaren aurka bere abokatuak Polonian aurkeztutako demanda.

Gaur egun, inkomunikatuta dago praktikan. Bere familiak kartzelan bisitatzeko baimena eskatu du, baina orain arte ez du erantzun ofizialik jaso, eta sei hilabete hauetan ez dute telefono bidezko harremanik izan. Pablo Gonzalez atxilotu zutenetik, familiaren bost gutun baino ez ditu jaso, eta guztiak atzerapen handiarekin. Orain arte, abokatuarekin eta Espainiako Estatuko Kontsularekin baino ezin izan da harremanetan jarri.

Idatzi hau sinatzen dugun sindikatuok -Nazioarteko Federazioak, Europako Kazetarien Federazioak eta Nazioarteko Prentsa Institutuak adierazi legez- oso kezkatuta gaude Pablo Gonzalez kazetariaren egoerarekin; egoera guztiz antidemokratikoa eta bidegabea da, eta egunetik egunera egiten du okerrera.

Horregatik, sindikatu sinatzaileok Poloniako agintariei eskatzen diegu Pablo Gonzalez lehenbailehen eta kargurik gabe aska dezatela. Onartezina iruditzen zaigu estatu batek hain modu arbitrarioan eta inolako frogarik gabe kazetari bat atxilotzea. Prentsa askatasunaren eta demokraziaren aurkako erasoa da, eta, beraz, Espainiako Estatuari eta Europar Batasunari eskatzen diegu beren esku dagoen guztia egin dezatela bidegabekeria honekin behingoz amaitzeko.

 

Sinatzaileen zerrenda / Lista de organizaciones sindicales firmantes

Alternativa Sindical de Clase, ASC

Central Unitaria de Trabajadoras CUT Galiza

Colectivo Unitario de Trabajadores CUT Aragón

Comisiones Obreras, CCOO

Confederación Intersindical

Confederación Intersindical Galega, CIG

Confederación Nacional del Trabajo CNT

Confederación Sindical Solidaridad Obrera

Coordinadora Obrera Sindical COS Països Catalans

Corrientes Sindical de Izquierda, CSI Asturies

ELA Sindikatua Euskal Herria

ESK Sindikatua Euskal Herria

Intersindical Alternativa de Catalunya, IAC

Intersindical Canaria

Intersindical Catalana

Intersindical Valenciana

LAB Sindikatua Euskal Herria

Organización Sindical de Trabajadores de Aragón OSTA

Plataforma Sindicat EMT

Unión General de Trabajadores UGT

Sindicato 25 De Marzo de Extremadura

Sindicato Andaluz de Trabajadores SAT Andalucia

Sindicato Asambleario de la Sanidad SAS

Sindicato CO.BAS

STEI Balears

STEILAS Euskal Herria