COMERCIAL ALKORTA ANAIAK (Bacalaos Alkorta)

Greba mugagabea hasiko dute abenduaren 9tik aurrera

Greba mugagabea hasiko dute abenduaren 9tik aurrera
Enpresa-hitzarmena negoziatzen ari dira eta, aurrerapenik ez dagoenez, greba mugagabea hasiko dute, abenduaren 9tik aurrera. Elgoibarren (Gipuzkoa) dago enpresan.

Comercial Alkorta Anaiak (Bacalaos Alkorta) enpresako langileek greba mugagabea egingo dute abenduaren 9tik aurrera. Elgoibarren dago enpresa, 42 pertsonak lan egiten dute eta bakailaoa manufakturatzen dute.

Oso baldintza prekarioetan lan egiten duten kolektibo bat da hau: gutxieneko soldata, lanordu oso altuak, lan osasun arazo larriak... 

Beren lan baldintzak estatuko arrain kontserben hitzarmenak ezartzen ditu. Hau ikusita, langileek antolatzea erabaki zuten. Enpresa hitzarmen batean bere lan-baldintza hobetuko zituen akordio baten bidea hasi zuten.

Enpresa-zuzendaritzaren posizioa eta akordio bat lortzeko ezintasunak ikusirik, langile-batzarretik pasa ondoren, greba batera jotzeko hautua egin zuten.

Hauek dira errebindikazio nagusiak;

  • 1.500 euroko gutxieneko soldata bat.

  • Enpresa hitzarmena.

  • Lan-erreformen aurkako blindaiak.

  • Lan ordu murrizketa.

  • ETT bidezko kontratazioa mugatzea.

  • Baja osagarriak.

  • Antzinatasun plus baten sorrera.

  • Lan osasuneko babes neurri errealak.

  • Beste batzuk.