Gipuzkoako altzarigintza eta industria osagarria

Hitzarmen Kolektiboa negoziatzeko mahaia eratu da

2026/03/25 Oarso-Bidasoa Oria-Goierri Donostia Urola-Kosta Deba
Hitzarmen Kolektiboa negoziatzeko mahaia eratu da
Gaur, martxoak 25, Gipuzkoako Altzarigintzako eta haren osagarrien Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio-mahaia eratu da, Adegi eta Arotzgi patronalekin eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuekin; azken honek, hala ere, ez du egun ordezkaritzarik sektorean.

ELAk gehiengo osoa du mahaian, %62,50eko ordezkaritzarekin. Sindikatuak negoziazio honi ekin dio 1999tik berritu gabe dagoen hitzarmena eguneratzeko helburuarekin, 250 langile ingururi eragiten diena. 

ELAk sektorearentzat gutxieneko baldintza duinak ezarriko dituen hitzarmen bat lortzea du xede. Hurrengo bileran, apirilaren 24an, bere plataforma aurkeztuko du.