Inoiz egon den kontratazio araudirik txarrena ezarri nahi du Nafarroako Hezkuntza Sailak

2018/04/26
Araudi berriaren behin betiko testua oraindik jaso ez dugun arren, gure ezetz borobila aurreratu diogu kontseilariari, sindikatuek aldeko edo kontrako bozka ostiralean emango badute ere. Horregatik gaude hemen negoziazio iruzurra eta inposizioa salatzeko, beste kudeaketa mota bat aldarrikatzeko, hau da oposizioetatik bereizia eta onuragarria dena bitarteko langile guztientzat.

Apirilaren 20ko mahai sektorialean berretsi ziguten datorren ikasturterako lehentasunezko zerrendak berreskuratuko zituztela. Honek oposizioa eta kontratazio zerrenden arteko lotura zuzena suposatzen du, egonkortasunari muzin eginez.

Erabaki hau hartzeko erabili duten aitzakia izan da gaur egun indarrean dagoen kontratazio araudia bertan behera utzi duen epaia. Bai mahai sektorialetan, baita beraien zerbitzu juridikoetan ere, behin baino gehiagotan adierazi zaigu irtenbide ezberdinak zeudela, besteak beste, oposizioa eta kontratazio zerrendak bereiztea (Nafarroan 2007 arte indarrean egon zen bezala). Beraz, erabaki politikoa da lehentasunezko zerrendak berriz ere inposatzea.

Honekin batera espezialitate eta hizkuntzaz bereizitako zerrenda segregatzaileak mantenduko dira, aspaldian batzuek izan dituzten pribilegioei jarraipena emanez.

Hau gutxi balitz, erabakiak hartu dituzte benetako negoziaziorik gabe, ohi den bezala.

Araudi berriaren behin betiko testua oraindik jaso ez dugun arren gure ezetz borobila aurreratu diogu kontseilariari, sindikatuek aldeko edo kontrako bozka ostiralean emango badute ere.

Horregatik gaude hemen negoziazio iruzurra eta inposizioa salatzeko, beste kudeaketa mota bat aldarrikatzeko, hau da oposizioetatik bereizia eta onuragarria dena interino guztientzat.