ELAk erabat babesten du AEK eta euskaltzaleak inoiz baino gehiago Korrikan parte hartzera deitzen ditu
CCOO sindikatuak eta PSE-EE alderdiak AEKren aurka hasitako kanpainaren aurrean ELAk bere erabateko babesa eskaini nahi dio AEKri. ELAk ondorengoa adierazten du:
-
Korrika aniztasunean oinarritzen da. ELA ez dator bat Korrikan parte-hartzen duten hainbat eragilerekin hizkuntz politikekin, baina Korrika ez da inorena, euskaldunon komunitatea eraikitzeko oso garrantzitsua da eta aniztasun horrengatik babesten du ELAk.
-
Eragile euskarafoboek euskararen eta euskaldunon hizkuntz eskubideen aurkako erasoak Korrikan parte-hartzearekin zuritu nahi izan dituzte eta AEK-k erabaki koherentea hartu du CCOO sindikatuari parterik hartu ez dezan eskatuta.
-
CCOO sindikatuko kide batzuek hizkuntz eskakizunak kentzeko iruzur prozesalak egin dituzte modu antolatuan eta CCOO sindikatua da administrazioetan euskararen normalizazioa oztopatzeko eragile nagusia. CCOO sindikatuak errekurtsorik aurkezteko interesik edo langile kalteturik ez zegoen oposaketetan ezkutuko formulak bilatu ditu hizkuntz eskakizunak kentzeko.
-
CCOO sindikatuak egindako erasoen aurrean biktima gisa azaldu nahi du eta zilegizko kritika politikoa kriminalizatzen ari da. CCOO sindikatuaren euskararen aurkako jarrera kritikatzea erabat zilegia da eta hori ez da inongo eraso bat. Pankarta batean CCOO euskararen etsaia dela esatea kritika politiko hutsa da, sindikatuok gure jardunean oso maiz egiten duguna.
Esandako guztiarengatik ELAk bere militante guztiak deitzen ditu 2026ko Korrika inoiz baino gehiago babestera. Korrika eta euskaltzaleak kriminalizatu nahi dituzte, euskaldunon aurkako jarduerak eta politikak ontzat eman daitezen eta egungo zapalkuntza egoera ontzat eman dezagun.
Hizkuntz politika baldintzateko bi eragile nagusi daude Hego Euskal Herrian, Espainiako sindikatuak eta PSOE. Beraiek ezarritako mugak gainditzeko garaia da.
