Langabezia ia 5 puntu altuagoa da emakumeen artean gizonezkoen artean baino

2019/03/04
Nafarroan 33.839 pertsona daude langabezian, horietako %59,3 emakumeak izan dira, hau da, 20.064. Bilakaerak erakusten duenez, azken hilabetean 260 langabetu gehiago daude, eta 2.249 gutxiago azken urtean.

Enplegu zerbitzu publikoak argitaratutako otsaileko datuek aditzera eman dutenez, Nafarroan 33.839 pertsona daude langabezian, horietako %59,3 emakumeak izan dira, hau da, 20.064. Bilakaerak erakusten duenez, azken hilabetean 260 langabetu gehiago daude, eta 2.249 gutxiago azken urtean.

Europako bataz besteko langabezia tasa baino askoz altuagoa daukagu. 33.839 langabetu daude Nafarroan, eta langabezia tasa %10,7koa da, 28-EBekoa baino 4,1 puntu altuagoa (%6,6koa da). Emakumeen artean langabezia %13,2koa da, gizonezkoen artean %8,3koa den bitartean.

Langabezian daudenen %50,6ak ez du inolako langabezia prestaziorik jaso aurreko hilabetean (16.996). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik %29,8ak jaso du (10.004 langabetuk). Kotizaziopeko langabezia sariaren zenbatekoa, bataz beste, 907,5 eurokoa izan da.

Urtarrilean eta otsailean zehar sinatu diren kontratuak oso prekarioak izaten jarraitzen dute, %92,5a behin-behinekoak izan baitira. Langabeziak eta prekarietateak lotura zuzena dute.