NEIKEReko ia ehun langile elkarretaratu dira euren lantokien aurrean Derion eta Arkauten

2012/02/08
Ia ehun bat langile elkarretaratu dira aste honetako egun guztietan euren lantokien aurrean Derion eta Arkauten bai administrazio autonoma eta bere azpian dauden enpresa publikoek Eusko Jaurlaritzatik jasaten ari diren murrizketen aurka.

Kontzentrazioak astean zehar izan dira datorren ostegunean izan ezik, ELA, LAB eta STEE-EILAS greba deialdia dela eta. Ostegunean euren kexa Bilbo eta Gasteizen egingo diren manifestazioetara eramango dute.

Bai Gasteizeko Gobernuak erabaki dituen neurriak (gaixoaldiko bajak ezosatu, bajak ez ordezkatu, ordezko kontratuak bertan behera utzi) eta bai Madrilgo Gobernuak inposatua (soldatak ez igo, Itzarri ekarpenak ez egin) ekitaldi honekin salatzen da.

 

Gainera bajan dagoen langileek ordezkatu gabe uzten ari dira eta horregaiti murrizketak ez dute lanbaldintzak bakarrik zigortuten baizik eta Neikerren barne lana baldintzatzen du eta hainbat proiektu egoera larrian jarri daitezke. 

Neiker nekazal ikerketa eta garapenerako euskal erakundea da. Erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lotuta dago. Bi lantoki ditu Neikerrek bata Arkauten eta bestea Derion, Bizkaiko Teknologia Parkean eta bien artean ia 180 pertsona lan egiten dute.