Ehunka langilek martxak amaitu dituzte Aldundiari prekaritatearekin amaitzeko neurriak eskatuz
Gipuzkoako Erresidentzia eta eguneko zentroetako ehunka grebalariek martxa ibiltariak burutu dituzte aste honetan, sektoreko 3 greba egunekin batera. Guztira 4 etapa egin dituzte, greba mugagabean dauden 8 egoitza kokatzen diren herriak lotuz: Legazpitik Zumarragara, Beasaindik Ordiziara, Zumaiatik Zarautzera eta gaur, Errenteriatik irten eta Donostiara egin dute azken ibilbidea.
Donostiako GSR-La Paz, Txara I-Biharko eta Villa Sacramento-Domusvi/Mitieko langileak greba mugagabean daude, Zumaiako San Juan-Clece, Errenteriko Sagrado corazon-Eulen eta Sanmarkosene-Gureak, Zumarragako Argixao (Matia-Gerozerlan) eta Ordiziko San Jose (Zaintzen-Clece) egoitzetako langileekin batera. Gehienak, 215 greba egun bete dituzte gaur.
Pasa den asteko mahai negoziatzailean Patronalek hainbeste aldiz eskatutako kontratuen partzialtasuna ezabatzeko benetako neurririk ez zuten ekarri, eta gatazkak urjentzia eta ardura politikoa eskatzen ditu.
Martxa hauei grebalariek Gipuzkoa Plazan eman diete bukaera, eta bertan, soldata arrakala eta kontratuen partzialitatea ezabatuko duen hitzarmen bat ahalbideratu dezala behingoz eskatu diote Foru Aldundiari.