DECONS (AGURAIN)

Langileak greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioaren alde

2026/05/12 Industria eta Eraikuntza Gasteiz
Langileak greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioaren alde
Langileen erdiak baino gehiagok babestu du lehenengo eguneko lanuztea.

Enpresako hitzarmenaren negoziazioan urtebetez gora-beherak izan ondoren, Decons-eko langileek ez dute borroka eta mobilizazioa beste alternatibarik izan. Helburua hitzarmen propioa sinatzea da, hondakinak eta lehengaiak berreskuratzeko eta birziklatzeko ezarritako hitzarmen estatala gainditzeko. Hitzarmen horren arabera, ozta-ozta daude Estatuko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren gainetik, eta urtean 1.770 ordu baino gehiago egiten dute lan.

ELAk eskatzen du: 

  • Hitzarmen propioa

  • Aplikaziorik ezaren eta ultraaktibitatearen klausulak

  • Lanaldia: hitzarmenaren indarraldian zehar, astean 37,5 orduko lanaldira iristea.

  • Toxikotasun-plusa

  • Soldata-igoerak, soldata-taularekin

  • Bajak hobetzea

  • Gaueko lanaren hobekuntzak

Greba mugagabea maiatzaren 11n hasi zuten, eta hurrengo egunetan mobilizazio egingo dituzte.