ELAren web orriaren helbide berria ela-sindikatua.eus izango da
2014/07/01
Ekainaren 28an PuntuEus Fundazioak, ".eus" domeinu berriaren Aitzindarien zerrenda publikoki iragarri zuen. ELA aukeratua izan da, beste 92 eragile, talde eta erakundeekin batera .eus domeinua erabiltzeko. Beraz, hemendik aurrera, gure sindikatuaren webgunea ela-sindikatua.eus izango da, lehenagoko ela-sindikatua.org ordezkatuz. Dena den, erraztasunak emate aldera eta arazoak ez izateko, epealdi batetan bi domeinuak erabili ahal izango ditugu.