prointal – Barakaldoko kirol instalazioen garbikuntza

Nominak kobratzeko garaian atzerapenak salatu dituzte garbitzaileek

Nominak kobratzeko garaian atzerapenak salatu dituzte garbitzaileek
Elkarretaratzea egin dute Lasesarreko kiroldegiaren parean, nominak kobratzeko atzerapenak salatzeko eta azpikontratatutako Prointal enpresari eta Barakaldo Kirolak-i premiazko irtenbidea eskatzeko.

Barakaldoko kirol instalazioetako garbiketa zerbitzuaz arduratzen den Prointal enpresako langileek hilabete batzuk daramatzate soldatak atzerapenekin jasotzen. Egoera jasangaitz honen aurrean, elkarretaratzea egin dute Lasesarreko kiroldegiaren aurrean, euren ezinegona ikusarazteko eta berehalako konponbidea eskatzeko.

Prointalek Barakaldoko Udalaren ustezko zor bati egozten dizkio atzerapenak, baina langileek salatu dutenez, beste behin ere, langile prekarizatuenak dira enpresen eta administrazio publikoen arteko administrazio eta finantza gatazken ondorioak pairatzen dituztenak.

Plantillak Prointal enpresari eta Barakaldo Kirolaki eskatzen die beren erantzukizunak beren gain hartzeko eta soldaten ordainketa puntuala bermatzeko, baita garbiketako langileen lan egonkortasuna bermatzeko ere, beraiek direlako eguneroko lanarekin kirol instalazioak martxan mantentzen dituztenak.