"Kutxabank-eko pribatizazioren aurkako borrokan jarraituko dugu"
2014/07/17
Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataforma osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek adierazi dute mobilizazioei esker Euskal Kutxen pribatizazioa eztabaida sozial eta politikoen erdian dagoela eta banku-fundazio ez bihurtzea eskatu dute.
Plataformako kideek pribatizazioari atzera egiteko araudia eskatu dute gaur goizean Bilbon izandako agerraldi publikoan. Era honetan, "Kutxabankeko akzio bat bera kapital pribatuaren esku ez dela geratuko, akzioak bortsara ez direla aterako eta euskal herri-erakundeei lagako dizkietela" esan dezatela eskatu diete patronatuko arduraduei.
Sindikatu eta eragile sozialen iritziz Kutxabank gidatzen duten alderdiek lobby ekonomikoaren esanetara jarri dira.