ELAk ontzat jotzen du Gipuzkoako paperaren lan hitzarmena
ELAren iritziz, egindako bost egunetarako greba deialdiaren proposamen tinkoak, eta langileek aurrera jotzeko erakutsitako borondateak behartu du Adegi proposamen berri hau egitera, eta ordurarteko ikutu ezinak ziren hainbat gai onartzera ( soldatak gehitzea edo Erreformaren aurkako blindajeak). Honela, ELAk soldata gehitzeari eta Erreformaren aurkako blindajeari buruzko planteamenduak berretsi egiten ditu.
Bestalde, hitzarmena ez denuntziatzeko proposamena hartu du Gipuzkoako patronalak baina tartea bosturtekotik hirurtekora jaitsita.Beraz, 2018ra arte indarrean egon beharrean, 2016ra arte izango da hitzarmenaren iraunaldia. ELAren esanetan, 5 urtetik 3 urtetara eramaten duen Adegiren proposamenari, beste sindikatuek emandako erantzun azkarra ulertezina egiten zaigu.Bost urteko planteamendua mantentzeak emaitza hobeagoak emango zuen.
Proposamenak ELAtik gutxiengo helburu bezala jarritako hainbat puntu jasotzen ditu . Edukien balorazio positiboa egiten dugu, eta bereziki:
- SOLDATA IGOERAK: Gutxienez hiru urtetan eros ahalmena mantentzeko gutxieneko helburua lortu dugu.
- ERREFORMAREN AURKAKO BLINDAJEAK:
- 5. Xedapen gehigarriak, 2016/12/31 arte (gehi urte bete) blindatzen du ultraaktibitatea.
- Enpresaren batek hitzarmena ez badu betetzen derrigorrezko arbitrajea ezingo du erabili.
BERAZ, ELAk PROPOSAMENA ONARTZEA ERABAKI DU, BORROKA JARRAITU ARREN
Aurreakordio hau borrokaren emaitza da. ELAren oniritzia badu ere, nabarmentzekoa da Lan Erreformak zein tokitan utzi dituen sektoreko hitzarmenak ikusteko. Hitzarmenak sinatzea ez da hiru urtetan lasai gelditzeko, ez gutxienez Lan Erreformaren aurretik izaten genuen lasaitasunarekin. Arriskuak jarraitzen dute eta adi egon beharko gara.
- ESTATUko PAPERaren HITZARMENA: Orain dela 15 bat egun osatu zen negoziazio mahaia . Lan Erreformak dio Estatuko Hitzarmenak indargabetu dezakeela Gipuzkoako Hitzarmena . Dagoeneko enpresaren bat pentsatzen ari da Estatuko Hitzarmena ezartzea.
- LEHENTASUNA ENPRESETAKO HITZARMENAK DUTE. Ez badugu jarraipen zorrotza egiten, edozein momentutan sinatu liteke lan baldintzak beherantz botatzen eta lehentasuna dituzten enpresetako hitzarmenak
Datozen astetan enpresaz-enpresa afiliatu bilerak egingo ditugu, hitzarmenaren alde onak eta txarrak azaltzeko eta gelditzen diren arriskuei buruz hitz egiteko.