Milaka lagun elkarretaratu dira Bilbon etxe kaleratzeen aurka eta etxebizitza duina izateko eskubidearen alde
2012/11/17
'Etxe kaleratze eta murrizketarik ez! Etxebizitza duina gure eskubidea' lelopean milaka lagun atera dira gaur arratsaldean Bilbon kalera. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak eta hamarnaka gizarte-eragilek deituta botere publikoek etxebizitzaren alorrean egindako politika salatu dute gogor.
Izan ere, etxebizitza luxuzko artikulua bihurtu dute herritarrentzat, eta bien bitartean, eskubide honekin espekulatu dutenak saritu egin dituzte.