Mitxel Lakuntza: “Confebaskek lagileoi esaten digu boluntarioki pobreagoak izan behar dugula”

2022/07/26
Mitxel Lakuntza: “Confebaskek lagileoi esaten digu boluntarioki pobreagoak izan behar dugula”
Confebaskek enpresa askoren irabaziak ezkutatzea leporatu dio Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. “Gezurra da KPIa ezin dela igo”. Ibex35-ak izan dituen inoizko irabazirik handienak dira horren lekuko, baita Espainiako bankuak egindako txostenak dioena ere: enpresen irabaziak %65 handitu dira azken urtean. Horregatik, iraingarritzat jo ditu Confebasken adierazpenak, talka alboratzeko unea dela esanez: “Confebaskek lagileoi esaten diguna da boluntarioki pobreagoak izan behar dugula”. Azken batean, patronalaren helburua soldatak ez igotzea baita, hori ahalbideratzen duten irabaziak izanagatik ere. "Denok ontzi berean goazela diote, baina gero bi lan erreforma eta pentsio erreforma sartzen dizkigute”.

Mercedesen gertatutakoa ere bada horren adibide. Enpresak inbertsioaren “xantaia” erabili du langileak presionatzeko eta erosahalmena bermatzeari uko egiteko. Guztia Jaurlaritzaren onespenarekin, gainera, onargaitza eta lotsagarria dena idazkari nagusiarentzat. Hala ere, hitzarmena aplikatu zaien tailerreko langileek akordioari ezetz bozkatzea txalogarritzat jo du hori Lakuntzak.

Datorren ikasturtera begira, kezkaz mintzatu da. Europako funtsen ondorioz, murrizketak etorriko baitira pentsioetan, bigarren erreformarekin, eta inflazioa eteteko neurri estruktural eta fiskalak hartzeko ez ditu prest ikusten arduradun politikoak. Hori dela eta, ELAren helburu nagusiak izango dira langileen soldatak defendatzea, fiskalitatea eta prezioei mugak jartzea.

Elkarrizketa osorik, HEMEN.