ELAren Herritar Ekimen Legegileari esker azpikontrata publikoetako prekarietateari buruzko debatea Nafarroako Legebiltzarrean sartuko da

2014/10/09
ELAk ondo iritzi dio Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkurak onartu izana sindikatuak bultza eta 14.000 nafar herritarrek baino gehiagok sinatu duten Herritar Ekimen Legegilea (HEL) eztabaidatzeko aukera. Erabaki honekin azpikontrata publikoetan dagoen prekarietate laboralari buruzko eztabaida Legebiltzarrera iritsi da.

Ekimenaren onarpena PSN, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Aralar eta Geroa Bairen aldeko botoei esker izan da posible; aldiz, UPNk eta PPk kontrako bozka ahautatu dute. Nafarroako Gobernuak, Legebiltzarrari eztabaida egiteko aukera kendu nahian, aurkako txosten bat aurkeztu zuen, argudiatuz segurtasun gabezia juridikoa zuela ekimenean egiten den proposamenak. Segurtasun gabezia juridikoaren argudioa ontzat emanez gero, parlamentua bera ixtea litzateke onena, hainbat lege eta ekimen errekurritu baitu Rajoyren gobernuak.

ELAk nabarmendu egin du HELean jaso diren edukien garrantzia: subrogazioa, aplikatu beharreko hitzarmenak eta zigorrak -zerbitzua eteteraino- baldintza hauek betetzen ez dituen enpresentzat. Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak aukera aparta dute prekarietate laborala beren finantzazioaren menpeko sektoreetan.

ELAk elkar lanerako asmoa luzatu die alderdi politikoei enmendakinen prozeduran legea hobe dadin egokipen juridikorik egokiena bilatuz. Hala ere, ELAk aurreratu nahi du ez duela ontzat emango lege honen indargabetzea, admistrazioan eta azpikontratatutako enpresetan, gomendio hutsa bihurtuz.

Azkenik, gure esker ona adierazi nahi diegu, eta zorionak eman, HEL hau sinatu duten 14.635 pertsonei; eurei esker prekarietatearen debatea iritsi da Iruñeko ganberara. Gaurkoa beste urrats bat da prozesu luze batean; ELAk geldiezina izatea nahi duen prozesu horretan.