ERTZAINTZA
ELA-Ertzaintzak errefusatu ditu asteburuan agertutako pintadak
ELAk errefusatu egin ditu Euskal Herriko hainbat udalerritan Ertzaintzaren aurka agertutako pintadak. “Horrelako ekintzek ez diote mesede egiten guztion artean eraiki behar dugun bizikidetza demokratikoari”, dio sindikatuak.
ELA Ertzaintzarentzat adierazpen askatasuna funtsezko elementua da, eta iritzi eta kritika guztiak legitimoak dira, baita Ertzaintzaren ordezkarien aurkakoak ere. Halere, dio, “larderia eta mehatxua ez dira inolaz ere adierazpen askatasunaren parte”.