SEAk hitzarmenaren negoziaketarako ateak itxita dituela erakutsi du gaur
Arabako Metaleko ELAko ordezkariek patronalaren aurrean zuten gaur hitzordua. Intersindikalak deituta, sektoreko negoziaketari bultzada ematea zen helburua. Horretarako plataforma bateratua emateko ekitaldia antolatu dute. Ordu erdiko kontzentrazioa egin ostean lau sindikatuko ordezkariak urbildu dira SEAk Gasteizen duen eraikinera. Denbora luzez egon dira txirrina jotzen, barruan argiak piztuta zeudela ikusita. Ez da erantzunik egon, ezta negoziaketarako borondatea erakusteko keinurik ere ez. SEAk entzungor egin die sindikatuen eskaerari.
Gauzak horrela Lan Harremanen Kontseiluaren bitartez luzatuko zaio plataforma eta baita hurrengo abenduaren 3an mahaira joateko hitzordua.
ELAk argi dauka, eta gaur patronalaren keinuak horrela erakutsi du, mobilizazioak izango direla negoziaketan aurrerapausuak emateko bide bakarrak. Horregaik, bere ordezkariei borrokarako deia egin die.