Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Bilbon

2016/09/22
Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Bilbon
Irailaren 23tik 25era Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak egingo dira Bilbon. 2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren I. eta II. Nazioarteko Topaketak. Bilbon egingo diren III Topaketen lema honakoa izan da: “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatiban eraikiz”.

Agerraldia egin dute gaur sindikatuen antolaketan ari diren sindikatuetako ordezkariek. ELAko Mikel Noval, LABeko Arantzi Sarasola, ESKko Igor Mera eta STEILASeko Marije Etxeberriak hartu dute hitza bertan.

Topaketen harira deialdia osatu eta sarean jarri zuten atxikimenduak biltzeko alterecosoc.org webgunean. Honezkero 160 inguru dira atxikimendua eman dutenak norbanako zein eragileak.

Irailaren 23an arratsaldez hasiko diren topaketek egitarau zabala daukate, ostiral arratsaldean hasi, larunbatean jarraitu eta igande eguerdian amaituko diren ekintzekin. Honezkero 300 inguru dira topaketetarako izena eman dutenak, baina kopuru honek gora egingo duelakoan daude antolatzaileak, oraindik zabalik dagoelako izena-emateko aukera

Saio batzuk plenarioan egingo dira eta beste batzutarako tailerren formatua erabili da. Lau ardatzen arabera antolatu dira tailerrak:

  1. Eredu produktiboa, zaintza eta enplegua

  2. Elikadura burujabetza

  3. Energia burujabetza

  4. Ekitate soziala eta lurraren defentsarako hezkuntza

Topaketetarako, nazioartea eta Euskal Herriko hainbat hizlari gonbidatu da, hala nola, Maxime Combes, Elizabeth Peredo, Iñaki Bárcena, Manuel Garí, Daniel Tanuro, María Eugenia Rodríguez Palop, Sandra Ezquerra, Luis González Reyes, Gorka Bueno, Yayo Herrero, Isabel Otxoa, Dominique Saillard, Alfons Pérez, Tchenna Maso, Jorge Riechmann, Amaia Etxabe, Alba del Campo, Éric Toussaint, Juan Hernández Zubizarreta o Mario Zubiaga.

Informazio gehiago