Bridgestonek 50 langile kaleratzeko asmoa du Euskal Herrian
2013/11/18
Euskal Herrian 50 langile daude espedientearen barruan, 13 Bizkaian, 28 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan. Bridgestonek 7 lantoki itxi nahi ditu EAEn, eta 2 Nafarroan.
Bridgestone multinazionalak, FIRST STOP SOUTH WEST (Talleres Autodisco) enpresaren jabeak, amaiera-espediente bat aurkeztu duela jakinarazi die sindikatuei. Espediente horrek 425 lan-kontratu hartzen ditu eraginpean Estatuan.
Euskal Herrian 50 langile daude espedientearen barruan, 13 Bizkaian, 28 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan. Bridgestonek 7 lantoki itxi nahi ditu EAEn, eta 2 Nafarroan.
ELArentzat onartezina da beste espediente hau, enpresak azken ekitaldiotan etekin ugari izan baititu. ELAk ez du ontzat emango amaiera-espediente hori, joan den astean Madrilen aurkeztutakoa; eta mobilizazioak bultzatuko ditu, iragarri diren kaleratzeak eta lantoki-itxierak saihesteko asmoz.