UGTren kolonialismo linguistikoak arriskuan jarri ditu NUPeko bederatzi funtzionarioren lanpostuak

2014/11/19
2011 urtean deitutako oposizioaren deialdiaren kontra egin zuen UGTk, lehiaketan euskarari emandako balorazioa dela eta. Beste arrazoi batzuengatik CCOOk jarritako helegiteengatik 20 bat funtzionario lanpostu gal daitezke.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko CCOO eta UGT sindikatuek, 2010 urtetik deitutako funtzionario izateko oposizio guztien kontrako helegiteak jarri dituzte. CCOOk oposizio hutsa nahi zuelako (lehiaketarik gabe) eta UGTk euskarari ematen zaion balorazioarengatik.

Ezagutu den azken sententzia Nafarroako Auzitegi Gorenetik dator eta UGTk jarritako salaketa onesten du. 2011 urtean deitutako oposizioaren deialdiaren kontra egin zuen UGTk, lehiaketan euskarari emandako balorazioa dela eta.

Lehiaketa atalaren % 22,5 euskarari ematen zitzaion bitartean, beste hizkuntzei % 16,5eko pisua ematen zitzaion. Hauxe da UGTk gustoko ez duena. Haientzako bertakoa den hizkuntza ingelesa, alemana, italiera edo frantsesaren parekoa da.

NUPeko estatutuek euskara unibertsitateko hizkuntza dela diote, gaztelaniaren pareko. Ez ditu atzerriko hizkuntzak aipatzen ere. UGTk ordea españolismo liguistikoarekin bat eginik atzerriko hizkuntzaren tratu ematen dio euskarari.

ELAk gogorki salatzen du Nafarroako hainbat estamentuk atzerriko hizkuntzen alde bultzatutako kolonialismo linguistikoa. Gaurkoa, beste eredu garbia dugu, UPNk edota PSNk PAIrekin egin dutenaren antzeko.

29 funtzionarioren lanpostuak arriskuan jartzea arduragabekeria hutsa delako, ELAk UGT eta CCCOOri exijitzen die jarritako helegite guztiak ken ditzatela.