Gasteiz eta Iruñeako gobernuei Abiadura Handiko Treneko lanak gelditzea exijitzen die ELAk
Eraikitzen jarraituz gero, batere logikarik gabeko azpiegitura izango litzateke beraz, trenbide laster baten helburua distantzia luzeko bi punturen arteko konexioa baita.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurrera egiten dute azpiegitura hauekin, dagozkien zatiak eraikitzeko obsesioak erabat itsututa, eta errealitatetik guztiz kanpo.
Azken gertaera hauek berriz ere agerian uzten dute Hego Euskal Herriko abiadura handiko trenaren zentzugabekeria. ELAk urteak daramatza trenbide lasterraren eraikuntza kritikatzen, honek ingurumenean eta ekonomian dituen ondorioengatik, eta soilik distantzia luzeko noizbehinkako bidaietarako balio duelako. Eguneroko herritarren garraio beharrei jaramonik egin gabe eta hauek okertuz.
Guzti honengatik, ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari trenbide lasterraren lanen berehalako gelditzea exijitzen die, eta Gobernu hauek AHT-ra bideratzen duten aurrekontua ezabatzea, herritarren garraiorako beharrezkoak diren eta lehendik ere badauden azpiegiturak hobetzeari ekinez.