Nafar Gobernuko errepideetako begiraleen kolektiboak erasoak jasaten ditu

2017/11/30
ELAk Nafar Gobernuko errepideetako begiraleen kolektiboak jasaten dituen erasoen aurkako neurriak exijitzen ditu; sindikatuak exijitzen du baita Prebentzioko Zerbitzua berehala inplikatzeko ere eta bere proposamenak benetan inplementatzeko. Lan Publikoetako Zuzendaritzak ez du inoiz kontuan hartu behin eta berriz plazaratu den aldarrikapena: honelako gertakariei aurre egiteko beharrezko formakuntza ematea langileriari.

Pasa den azaroaren 23an, astelehenarekin, Nafar Gobernuko errepideetako  begiraleen kolektiboko beste langile batek erasoa jasan zuen. Oraingo honetan, zelatariak laguntza medikua behar izan zuen lanean jasandako lesioengatik. Langile hauek lana bakarrik egiten dute; egin beharreko lanen artean, Nafarroako errepideetako sarearen legedia ustez urratzeagatik prozedurak ireki ditzakete, bai administratiboak eta bai zigortzaileak ere; honek guztiak dakar eraso hauek ohizkoak izatea, baina batez ere hitzezkoak izaten dira.

Hau gutzia kontuan hartuta, ELak berriz ere prebentzio neurriak exijitzen ditu langile hauek nozitzen dituzten egoera jasanezin hauek saihesteko, edo behintzat leuntzeko. Halaber, ELAk gogorarazi nahi du langile talde honen behin-behinekotasunak, %70 baino gehiagokoa denak, islatzen duela duten prekarietatea eta ahanztura.