CEMENTOS PORTLAND (OLAZTI)

Grebak produkzioa geldiarazi du bigarren egunez jarraian

Grebak produkzioa geldiarazi du bigarren egunez jarraian
ELAren arabera, Olaztiko Cementos Portlanden deitutako grebak produkzioa erabat geldiarazi du lehen bi egunetan. Ekainaren 8tik 10era bitarteko lanuzteak jarraipen oso zabala izaten ari du plantillaren artean.

Mobilizazioaren bi arrazoi nagusi daude: batetik, enpresak baja medikoan egon diren langileen aurka egiten ari den jazarpena salatzea; bestetik, enpresa hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa eta aurrerapenik eza salatzea.

Olaztiko Cementos Portland zementuaren deribatuak ekoizten dituen enpresa da, eta 130 langile ditu. Hitzarmenaren negoziazioan ez dago benetako aurrerapenik, eta horrek, salatutako jokabideekin batera, ezinegona handitu du lantokian.

ELAk uste du grebaren babes zabalak langileen kezka eta haserrea agerian uzten dituela, eta zuzendaritzari exijitu dio salatutako jarrerak bertan behera uzteko eta negoziazioari benetako bultzada emateko.

Ohartarazi du, halaber, enpresak bere jarrerari eusten badio eta ez bada aurrerapausorik ematen ez hitzarmenean ezta jazarpen salaketetan ere, gatazkak beste urrats batzuk egin ditzakeela datozen asteetan.