Mahai Orokorreko sindikatu guztiek Foruzaingoaren langile batzordearen presidentearen aurkako zigorra atzera botatzea eskatu dute

2013/11/07
Nafarroako Gobernuaren Mahai Orokorreko sindikatu guztiek (LAB, CCOO, ELA, UGT eta Afapna) Foruzaingoaren langile batzordearen presidentearen aurkako zigorra atzera botatzea eskatu dute gaurko bilera orokorrean. Aldarrikapen bera egin zuten Foruzaingoaren Batzordeko sindikatu guztiek orain dela aste batzuk.

 

Gauzak horrela, sindikatu guztiak askatasun sindikala eta adierazpen askatasunaren alde agertu dira, eta horrek Nafarroako Gobernuaren jokaera oso egoera bakartian uzten du. ELAk salatzen du Barne Sailak abian jarri duen jazarpen politiko eta sindikala, beti ere Barne Saileko kontseilariaren ezgaitasuna ezkutatzeko asmoan. Horretarako, Foruzaingoaren langileen ordezkari nagusiaren aurka jo du Gobernuak, oso modu traketsean eta asmo politiko batek bultzatuta