EITBko langileek mobilizazioak hasi dituzte akordioak ez direla betetzen salatzeko
2014/01/30
EITBko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko egoitzaren atarian, zuzendaritzak duela hilabete hartutako akordioa ez duela betetzen salatzeko. Aste honetan Telebista, Irratia eta Administrazio Orokorreko langileak batzarrak egingo dituzte egoera aztertu eta erabakiak hartzeko asmoz. Telebistan atzo agin zen batzarra;
Administrazioko langileen artean gaur egin da eta bihar dagokie Irratietako langileei.
Batzarretan mobilizazioekin hasteko beharra azpimarratu da, eta egokitzat jotzen da lanuzteak egitea mobilizazioekin amaitu eta gero.
Joan zen abenduan egungo lan baldintzak mantentzearen konpromisoa hartu zuen EITBko zuzendaritzak, eta hilabete geroago iritzia aldatu du. ELAren aburuz erabaki honetan nabarmentzen da zuzendaritzaren negoziazio borondate eza.