Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ekimenak: gaur Iruñean, bihar Bilbon
2014/11/20
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sozializatzeko prozesuan gaur eta bihar ezinbesteko bi hitzordu daude. Gaur 17:30tan zita Iruñako Katakrak kafetegi-liburutegian (Kale Nagusia, 54). Bertan, elkarrekin kafe bat hartzearekin batera, Karta zertan den eta herri dinamika honen nondik-norakoak aztertuko dira. Bestalde bihar Bilbon giza-katea egingo da 11:00tan, Arriaga Plazan hasi eta Udaletxeraino. Bestalde,
Datozen asteetan Euskal Herriko beste hainbat hiri, herri eta auzotan egingo dira aurkezpenak.