Garraiolarien lan baldintzak hobetzearen aldeko elkarretaratzea Biriatun
2007/10/15
“Nekeak hil egiten du” lemapean ELAko dozenaka ordezkari elkartu dira urriaren 15an Biriatuko ordainlekuan, bertatik igarotzen ziren kamioi gidariei euren lan baldintzei buruzko informazioa banatzeko. Era honetako ekintzen bitartez Europako Garraiolarien Nazioarteko Erakundeak arlo honetan ematen den desregulazio eta pribatizazio politikak salatu nahi izan ditu; ELAk bat egin du aldarrikapen honekin.
Prekariotasun eta lan baldintzen galerarekin batera errepideetako segurtasunak okerrera egin duela ere aipagarria da sindikatu honen ustez.