Lanbideko langileen greba
2016/09/21
ELA eta LAB sindikatuek gaurko deitutako grebak jarraipen zabala izan du langilegoaren aldetik. Orientazio lanak egiten dituzten 196 langileren kaleratze eta ordezkatze posibleak enplegu zerbitzuan izan dezakeen kolpe berri bat ekiditeko neurriak har ditzala eskatu zaio Eusko jaurlaritzari.
Gure datuen arabera, langilego osoaren %25ak baino gehiagok egin du greba, jarraipena ia erabatekoa izanik orientatzaileen artean.
Langileak zoriondu eta biharko greban zein Bilboko Gran Via 85ean 10:00etan izango den elkarretaratzean parte hartzera animatu nahi ditugu. Aldi berean, Eusko jaurlaritzari eskatzen diogu egonkortasun eta kalitatezko enplegu zerbitzu bat bermatzeko neurriak har ditzala.