OSAKIDETZA
ELAk eta gainerako sindikatuek urriaren 30eko grebari eutsiko diote, negoziazioan aurrerapausorik ez dagoelako
ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek soldata hobekuntzarik eta lan baldintzetan aurrerapen esanguratsurik ez dagoela salatu dute, eta langileei zein gizarteari mobilizazioekin bat egiteko deia egin diete.
Osakidetzako Mahai Sektorialaren azken bileran aurrerapauso esanguratsurik lortu ez dutela ikusita, sindikatuek urriaren 30erako deitutako grebari eutsiko diote. Euskalduntzea, lanaldia, oporrak, erretiroa eta baimenak bezalako gaietan hobekuntzarik ez dagoela eta soldata igoerarik ez dela proposatu salatu dute. Era berean, erretiro aurreratuagatiko primak bezalako eskubideen ezabaketa kritikatu dute, eta kategoria profesional guztientzako benetako hobekuntzak eta osasun publikoaren kalitatea indartzeko neurriak eskatu dituzte.