Kontratazioak eta lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitateak okerrera egin dute Bizkaiko Diputazioan
Urte hasieratik Aldundiaren inposizioak eta murrizketak salatzeko eta benetako negoziazio bat eskatzeko egin diren mobilizazioen eta jardueren bidean kokatzen dute ekintza hau.
Azken hilabeteetan, besteak beste, langileen ordezkapenetan egindako murrizketak salatzeko kontzentrazioak egin dituzte Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen egoitzetan: Leioa, Gallarta, Urduña eta Elorrio. Murrizketa horien ondorioz, asko gutxitu dira langileen kontratazioak eta lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitateak okerrera egin dute.
Aldundiaren hainbat lantokitan ere kontzentrazio jendetsuak egin dituzte murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen eta enplegu publikoaren alde.
Era berean, delegatuek itxialdi bat egin zuten Aldundian, otsailaren 16an. Ertzaintzak bortizki eten zuen ekintza hori. Horrez gainera, maiatzaren 2an salaketa ekintza bat egin zuten Foru Ogasunaren bulegoetan, errenta kanpainaren lehen eguna zela eta.
Halaber, BILDUk eta PSOEK babestuta (PNVk eta PPk babesa emateari ezetz eman dute), sindikatuek maiatzaren 8an Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu zuten arauz besteko proposamena gaur eztabaidatuko da. "Proposamen horretan inposizio egoerari eta negoziazio faltari irtenbide bat emateko eskatzen zaio Aldundiari, baita zerbitzu publikoa eta enplegu publikoa mantentzeko eta gure soldaten erosahalmena berreskuratzeko konpromisoa hartzeko ere".