Jarraipen zabala izan du Ondarroan deitutako bi orduko lanuzteak

2016/03/16
Jarraipen zabala izan du Ondarroan deitutako bi orduko lanuzteak
Erabateko jarraipena izan du gaur goizean herenegun Santa Clara izotz lantegiak izandako istripuaren ondorioz zendu ziren bi langileen heriotzak salatzeko ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Ondarroan deitutako lanuzteak. Eguerdi aldera manifestazio jendetsua izan da Ondarroan.