ELAk enpleguaren mahaian Enplegu Planak bertan behera geratzea exijitu du

2013/05/21
Aurreko astean Enplegu Planaren luzapenerako 42,5 euro miloi bideratuko direla ezagutu zen. UGT, CCOO eta patronalak diru hori kudeatuko dute.

Gertakari hauek enplegu mahaia osatzearen arrazoiak propagandistikoak direla agerian uzten dute. Berriro ere enplegu politikak parlamentutik kanpo ateratzen dituzte eta Patronala, UGT eta CCOOen esku uzten dira.

Azken urteetan 1.500 milioi euro baino gehiago inongo erabilgarritasunik izan ez duten Enplegu Planak deitu izan zaienei bideratu izan zaion eredu “klientelista” baterako. Beharrezkoa da Comptos Ganberaren gomendioak betetzea eta Enplegu Planak deiturikoak eta Moderna Plana alde batera uztea.

Ulergaitza da pasa den martxoan enpleguari buruz eginiko Osoko Bilkura Monografikoaren ondoren, eta zenbait neurri adostu ondoren, Enplegura zuzenduriko aurrekontua igotzen ez den bitartean, Enplegu Planari 42,5 euro miloi bideratzea .

Hau guztiagatik, ELAk Enplegu plana bertan behera geratzea exijitu du.