GIPUZKOAKO MOEVE GASOLINDEGIAK
Greba ziklo berria, urriaren 27tik abenduaren 23ra
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek hilabete batzuk daramatzate enpresa hitzarmena negoziatzen, baina ez dute lortu oraindik. Uztailetik irailera bitartean hiru greba ziklo egin ondoren, eta enpresaren borondaterik eza ikusita, ELAk eta LABek greba ziklo berria deitzea erabaki dute. Deialdiak hiru urrats izango ditu.
Lehenengo greba eguna urriaren 27an hasiko da, 22:00etan, eta urriaren 29ko 22:00ak arte iraungo du. Bigarren jardunaldia azaroaren 23an hasiko da, 22:00etan, eta azaroaren 25eko 22:00ak arte iraungo du. Azkenik, hirugarrena abenduaren 21ean hasiko da, 22:00etan, eta abenduaren 23an amaituko da, ordu berean.
Langileek hilabete batzuk daramatzate enpresaren enpresa hitzarmena negoziatzen, eta, konpainiak lan baldintzak hobetzeko urrats nahikorik egin ez duenez, hiru greba ziklo egin dituzte uztailetik irailera arte.
Moevek 16 gasolindegi eta 150 langile ditu Gipuzkoan. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3 ordezkarik osatzen dute.
Orain arte egindako greben jarraipena ia erabatekoa izan da.