“Lan erreformak indargabetzea eskatuko dugu Yolanda Díaz ministroaren bulegoaren atarian bertan”

2021/06/21
“Lan erreformak indargabetzea eskatuko dugu Yolanda Díaz ministroaren bulegoaren atarian bertan”
ELA, Galiziako CIG eta Kataluniako Intersindical sindikatua Madrilen bilduko dira Madrilen asteartean, ekainaren 22an, Yolanda Díaz enplegu ministroari lan-erreformak indargabetu ditzan eskatzeko. Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak,Radio Euskadin egindako elkarrizketan iragarri du ekitaldia, eta ziurtatu du lehenbailehen hartu behar dela erabaki hori. Izan ere, “zenbat eta denbora gehiago iraun, enpresek orduan eta errazago kaleratzen jarraituko dute. Horixe ari gara ikusten Tubacexen edo H&Men”.

Era berean, Lakuntza kritiko agertu da Iñigo Urkullu Lehendakariaren Gobernuarekin, “ELAren proposamenei jaramonik egin gabe jarraitzen du”; Gipuzkoako erresidentzietan edo erreforma fiskalarekin gertatzen denez. Eta langileen aurkako jarrera erakusten duela deitoratu du: “Eskubide sindikalak arazo bat dira Urkulluren Gobernuarentzat”.

Elkarrizketa osorik HEMEN.