CONDESA: gure etorkizuna ez da argitu
Bestalde, informazio ezak, eta zehazki akordioaren edukiak ez ezagutzeak, langileon beharrak asetzen ote dituen ez jakitea dakar: ez dakigu enpleguaren inguruko bermerik dagoen (1000 lanpostutik gora zeharkako eta zuzeneko enpleguan), lan baldintzen mantentzea jasotzen den edota lantoki guztietako iharduera industriala jasotzen den. Hortaz, Condesa Taldeak denbora irabazi nahi duela uste dugu, balizko bazkideekin guri eragingo digun berregituratze prozesu bat abiatzeko. Honen aurrean gu ez gara geldirik egongo.
Zentzu honetan, 13rako greba deialdia berretsi nahi dugu, eta gogoratu 12:00tan mobilizazioa burutuko dugula Plaza de Los Desamparados delakotik San Prudentzio kaleko enpresako bulegotara. Uste dugu ahozko akordio honek ez dituela mobilizazioaren helburuak asetzen, eta hortaz Condesa Taldeari, erosle-inbertsoreei, bankari eta instituzioei enplegua eta eskubideak ez murriztea bermatu arte kalean jarraituko dugula jakinarazi nahi diegu.
Horregatik Eusko Jaurlaritzari, zehazki Industria Garapeneko Zuzendariari bilera batean enpleguaren defentsan konpromisoak hartzea eskatu diegu. Onartezina litzateke eskubide edo enplegua ekarriko lukeen “konponbide” bat babestea. Bilera burutu dugun bitartean, CONDESA FABRIL eta CONDESA INOXko langileek kontzentrazioa burutu dute bizi dugun egoera salatzeko, gure enlpegua eta lanbaldintzen defentsan.