Eusko Jaurlaritzarentzat kontziliazioa ez da eskubide bat

2015/02/25
ELAk uste du kontziliazioa beti bermatu beharreko eskubide subjektibo bat izan beharko litzatekeela, horretara bideratzen den aurrekontua gorabehera. Halere, erabaki honekin agerian geratzen da famili- eta lan-bizitza kontziliatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak ez duela eskubide gisa aitortzen.

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo iragarri zuen famili- eta lan-bizitza kontziliatzeko laguntzetara 31,37 milioi euro bideratuko direla, hots, iaz baino %81,3 gehiago. Haatik, pasa den urtean erabakitako laguntzak ordaintzeke daude, guztira 21,4 milioi euro; ondorioz, gobernuak uste du gainerako diruarekin aurtengo apirilera arte sartzen diren eskariak ordainduko direla.

Bestalde, sailburuak aurreratu zuen haurrak izateagatik ematen diren laguntzak gurasoen diru-sarreren arabera esleituko direla datorren urtetik aurrera.

  • ELAk uste du kontziliazioa beti bermatu beharreko eskubide subjektibo bat izan beharko litzatekeela, horretara bideratzen den aurrekontua gorabehera. Halere, erabaki honekin agerian geratzen da famili- eta lan-bizitza kontziliatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak ez duela eskubide gisa aitortzen.

  • Beste behin, aurrekontuetako premiak beharrizan sozialei gailendu zaizkie. Diru-sarrera publikoak zerga-politika justuago eta progresiboago baten bidez gehitzeko aukeraz eztabaidatu ordez, “dagoena dago” esan eta horren ondorioa onartzen da, gizarte-gastuaren jaitsiera sistematikoa.