Greba mugagabea Rio Galindo enpresan

2006/05/08

Rio Galindo enpresako 48 langileak greba mugagabean daude apirilaren 18az geroztik, hitzarmena lortzeko negoziazioak jasaten ari diren blokeoa salatzeko. Enpresa-komitea, ELAko kideez osatutakoa, plataforma bat aurkeztu du. Bere eskakizunen artean, hauek daude: 2006. urterako %4,7ko soldata igoera, 2007 eta 2008rako KPI+%1-eko soldata igoera, eta, hurrengo hiru urteetan lanordu kopurua hiru ordutan murriztea, besteak beste.