ELAk salatu du EAJ eta PPk Legebiltzarrean izan duten jarrera, non suhiltzaile legearen inguruan eztabaidatzeko plenoa errefusatu duten
EAJ eta PPko ordezkariek baina, Legebiltzarreko mahaian daukaten gehiengoa erabili dute eta ez dute onartu proposamen hauen gainean eztabaidatzeko egin beharreko plenua ospatzerik.
ELA, Lege honen aurka azaldu da hasieratik. Ez duelako langileen eta sindikatuon parte hartzerik izan lege honen tramitazioan. Gainera Lege honek, EAEko suhiltzaile zerbitzua bera prekarizatu eta pribatizatu egiten du eta baita langileen lan baldintzak prekarizatu ere.
ELAk ez legezko proposamen hau Legebiltzarrean eztabaidatzerik ere onartzen ez duten bi alderdi hauen jarrera autoritarioa eta antidemokratikoa salatzen du.
ELAk, mobilizatzen jarraituko du, Suteen prebentzio eta itzaltze eta salbamendurako zerbitzua benetan indartuko duen Lege baten alde, eta euskal herritarroi zerbitzu publiko indartsu eta kalitatezko bat eskaintzearen alde, benetan lan baldintza duinetan egongo diren langileekin.