AIALAKO KUADRILLAKO HONDAKIN BILKETA
Greba mugagabea hasi da, erabateko jarraipenarekin
2026/07/20 Zerbitzuak Ibaizabal-Nerbioi
Aiaraldeko hondakin bilketa zerbitzuko greba mugagabeak %100eko jarraipena izan du lehen egunetik, ELAren arabera. Nabarmendu duenez, langileen babes zabala jaso du mobilizazioak, baina aldi berean kritikatu du ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla.
ELAk PreZero enpresari eta Aiarako Kuadrillari eskatu die negoziazio mahaian eseri eta lan baldintza duinak adosteko. Sindikatuaren esanetan, greba deitu arte ez zen KPIaren eguneratzea mahai gainean jarri, eta oraindik ere asteburuetako lan baldintzak hobetzeko neurriak falta dira, aurreko hitzarmenean hartutako konpromisoak bete gabe jarraitzen dutelako.